Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Nire haizea nora?

Artxiboa: Apirila 2007

02/04/2007 GMT 1

La Guerra

anuxan @ 22:41

Behin, erromatarren garaia baino lehenago, Grezia eta Esparta aliatu egin ziren Troyaren aurka egiteko. Troya zen Mediterraneo inguruko herrialdeen artean ahaltsuena, boterea zuena. Horrexegatik, haren aurkako gerra hasi zuten; baina Arturo Erregearen garaitik, Merlin el Encantador etorri zen Troyari laguntzeko, baina egia esan, ez zion asko laguntzerik izan, garai hontara etorri baino lehenago, XXI. mendera joan baitzen, eta bertan peta batzuk erre eta gero anfetamina batzuk hartu zituen eta... Baina orduan, Objeto Volador No Identifiado bat pasa zen Mediterraneo gainetik, eta gerra bizian zeudela, Greziak eta Espartak boterea ia lortu zutenean, lurrera erori eta Merlinek eskatu zion euren alde borrokatzeko. Eta horrela, gerrak aurrera egin zuen, boterea hauek, boterea haiek... Baina bat-batean, denak botere gabe gelditu ziren, indar gaizto eta marikoi batek denei kendu baitzien, Cadete Femenino Clan-eko buru oihukatzaileak, hain zuzen. Horrela, Esparta joan zen bake bila, baina ez zuen ezer lortu. Gero, ordea, estralurtarrak joan ziren, eta hauek, boterea bereganatu zuten, eta gerrak jarraitu egin zuen. Horrela, azkenean, Greziak eta Espartak ez zioten boterea kentzea lortu, misil asko bidali arren Troyak, Merlinek eta UFO-k oso defentsa ona baitzuten. Detaile bat aipatzea ahaztu zait, baina ez du garrantzi gehiegirik: Esparta eta Greziarekin batera, Pepito Grillo ere borrokan ibili zen; baina ez duela garrantzirik diot, ez zuelako ezer egin, ez defentsan eta ezta misilak botatzen ere. - Entrenamentuko komeriak

                                         Ane Muni

Gutxigatik!!!!

anuxan @ 11:55

Ze pena... ez ginen oso ondo hasi baina gero... ZE ONDO INTER!!! irabazi behar genun!! jejejeje!! bueno hurrengoan bai, asike badakizue: apirilak 21, Monsen 12.15etan La Salle-Zarautzen kontra. Lehenxeago etorri, Uxoa saltatzen ikusteko, jejeje!!! ah! eskarrkasko Beñat eta Andoniri joateagatik, baina ea monsera etortzera animatzen zeraten!!

Uxoa

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!